Ura da gure gorputzaren %70, eta beraz, bizitzeko hain garrantzizkoa duguna. Gaur egun bi lekutatik eskura dezakegu ur edangarri edo potablea, iturritik eta botiletatik. Hala ere, hainbat faktorek eragiten dute guregan bat edo bestea autatzerako garaian, geroago azalduko zaizkizuenak.
Baina ba al dakigu nondik datorren edaten dugun ura? Iturriko ura urtegietatik dator hainbat tratamendu jasan ondoren. Arriaraneko sistemak edateko uraz hornitzen ditu Ormaiztegi, Segura, Idiazabal, Olaberria, Beasain, Ordizia, Zerain, Gabiria, Mutiloa, Lazkao, Itsasondo, Arama, Altzaga, Oreindain, Gaintza, Baliarrain eta Legorretako udalerriak, 40.000 biztanle. Arriarango Edateko Uren Araztegia da urtegitik datorren ura arazteko erabiltzen den lekua. Arazteko ahalmena 225 l/seg da eta, urtero, eskualdeko udalerrietara 3.500.000.000 litro ur inguru banatzen dira. E.U.A.n, urei ematen zaien tratamenduak prozesu hauek ditu: preozonizazioa, erreaktiboekin nahasteko ganbera, dekantazioa, erdibideko ozonizazioa, iragazketa, fluorizazioa eta desinfekzioa.
Iturriko ura nondik datorren jakinda, nondik etorriko ote da botilako ura?
Azken 30 urteetan mundu osoan botilako ura geroz eta gehiago erabili izan da eta bere hazkuntza erritmo konstantean gertatu da: urtean %12. Mundu guztian Mendebaldeko Europan kontsumitzen dugu botilako ur gehien: batez beste pertsonako eta urteko 85 litro.
Botilako ura saltzeko erabili diren publizitatearen erakargarriak honako hauek dira: araztasuna, edertasuna, kirola eta, batez ere, osasuna. Hala ere, esan beharra dago botilako ura saltzea negozio itzela izan dela azken urteotan. Hona hemen bideo interesgarri bat:
https://www.youtube.com/watch?v=T_wFK9g3iMM
Zer da ur edangarri edo "potablea"?
Ur edangarria da gizakiaren kontsumorako erabilgarria dena eta gaixotasunak sortzen ez dituena. Ur edangarriak kalitatezkoa izan behar du, gainera, potablea izateko.
Zer da kalitatezko ura?
Uraren kalitatea, uraren egoera da, bere konposizio fisiko,kimiko eta biologikoan oinarriturik. Egoera honek, bere erabilpena baieztatu beharko du inongo arazorik sortu gabe, eta beraz bi ezaugarri izan behar ditu:
1- Ez du sustasntzia, ez kontsumidorearentzat arriskutsuak izan daitezkeen mikroorganismorik.
2- Ez du sustantzia arrarorik ian behar, non sentsazio desatxeginak sortzen dizkion kontsumidoreari (kolorea, turbideza, usaina, zaporea).
Uraren kalitate ezak, bizitzarako hainbat oinarrizko ekintzei eragiten die, horregatik esaten da edateko uraren kalitateak bermatzen duela gizarte bateko bizi itxaropena eta bertako progresoa.

No hay comentarios:
Publicar un comentario