miércoles, 26 de febrero de 2014

3. munduko egoera


 

Ur edangarria izateko aukera ezak sortzen ditu egunero 4.000 umeen heriotza herrialde azpi garatuetan, eta bi milioi zahar hiltzen dira urtero urarekin zerikusia duten gaixotasunak direla medio.
Gure etxeko iturria irekitzea edalontzi bat betetzeko, eskuak garbitzeko, loreak ureztatzeko edo hortzak garbitzeko dira gure gizartean komunak diren ekintza egunerokoak, baina askorentzat luxu handiko zerbitzua da: 1.500 milioi pertsona mundu osoan ez dute ur edangarria edateko aukerarik. Tamalez, etorkizunerako ikuspegiak ez du ezer garbirik uzten.
CTyS Aníbal Faccendini Ajentziak dionenez "Ur eta anbientearen krisia izango da XXI. mendeko krisia", eta Zientzia Juridiko eta Sozialetako zuzendariak baieztatzen du, bizi gaitezkeela mugikorrik gabe, telebistarik gabe eta hilabete bat janaririk gabe, baina ezin gaitezkeela bizi 72 ordu baina gehiago likidorik gabe. Ura gure eguneroko bizitzako elementu aldaezin eta garrantzitsua da, baita gure planetarako ere.
Askok diote gure planetak Lurra izena izango ez balu, Uraren planeta deituko litzatekeela, izan ere, Lurraren %70 ura da. Hala ere, honen %3-a bakarrik da edangarria edo ur gozoa, beraz, kontsumorako ura. Hala ere, edangarria den ur honi ematen zaion erabilpena eta distribuzioa ez dira egokienak gure gizarteko egoera larriak ikusita. Geheiegi erabiltzen dugu industria, fabrika edo beste lanetarako eta gutxiegi gizabanakoarentzat. Beraz esan daiteke arazoa uraren distribuzio falta dela. Baina arazo kultrulalak ere eragin handia du.
Arazo kulturala
Zenbat ur behar du pertsona batek bizi ahal izateko? Según el umbral de estrés hídrico adoptado por el Programa de las Naciones Unidas para el Desarrollo, gizabanako bakoitzak mila metro kubiko urte bakoitzeko. Baina arazoa da, mundu mailako zati handi bat ur kopuru duin, minimoaren azpitik bizi dela. Gainera, 1.100 milioi pertsona bizi dira kilometro bat baina gehiagora, ura garbia ez den iturri batetik, eta 5 litro baina gutxiago erabiltzen dituzte egunero. Horregatik esaten da, arazo kulturala dela uraren banatze eskasarena, kontzientzia eza eta uraren erabilpen txarrak direla medio.
 Beste batzuek diote, distribuzio txarragatik dagoela munduko populazioaren zati handi bat ur edangarriaren faltan, baina hori, argi dago, kontzientzia falta dela eta beraz, arazo kulturala.

GIZA ESKUBIDE BAT

Ur edangarria, gizaki orok bizirauteko eta bere higiene zein etxeko beharretarako behar duen ondasuna da. Urik gabe inork ezin dezake bizitza emankor osasuntsua izan. Ur edangarria eskuragarri ez duten pertsonek aurre egin beharreko arriskuak zeintzuk dira?
  • Urarekin zerikusia duten gaixotasunak, normalean beherakoa; pertsona kalteberenen kasuan, hala nola haurrak, heriotza ekar dezakete. Horrez gain, beherako gaixotasunek jakien elikagaien bereganatze egokia oztopa dezakete eta horregatik malnutrizioarekin lotura zuzena du.
  • Urruti dauden iturrietara ur bila joan behar izateagatik ordu produktiboak galtzea: Egunero milioika pertsonek galtzen dituzten ordu hauek, ikaskuntzari, lanari, loari, familiaren zaintzari edota aisialdiari kentzen zaizkion orduak dira. Egunero beraien lanordutik zenbait ordu ur bila joateko erabiltzen dituztenen artean, gehienak emakumeak eta neskatilak dira, ondorioz beraien hezkuntzarako eskubidea kaltetua ikusten dutelarik.
  • Arrisku fisikoei aurre egin behar izateko aukera handia dute, ur bila urruti dauden tokietara zein eskuragarri ez dauden tokietara joan behar izaten baitute, edota segurtasun urriko guneak zeharkatu behar izatean erasoak jasateko arriskua izaten dute.
2002. urtera arte ura eskuragarri izatea ez zen giza eskubidetzat hartu. Herrialde batek ura eskubide gisa ez badu aintzat hartzen, bere herritar guztiek ur edangarria modu ekitatiboan eta diskriminaziorik gabe eskuragarri izan behar dutela bere betebeharra dela ez du onartuko. Ura funtsezkoa da haurren biziraupenerako eta horregatik UNICEFek mundu osoan ur, higiene eta saneamendu arloko programak gauzatzen ditu.

2010. urtean lortu zen eta gainera superatu zen, munduko populazioaren %89ak izatea aukera ur edangarria ematen duten iturrietara joateko, hala nola, putzu ekipatuak ur bonbekin, ur emari baten zerbitzua etab. Hala ere, munduko populazio txiroenak jarraitzen dute oraindik ere eskubide honen faltan.  "Arrigarria, eta agian, baita iraingarria dena da oraindik ere 3. munduko estatuek ez dutela ur edangarririk" esan zuen Wijesekerak. "Gure esfortzua herrialde txiroei, eta askotan ahaztuei, eskaini behar zaie".