Martxoaren 22an Uraren nazioarteko eguna ospatzen da.
Gure
planetaren zatirik handiena, ozeanoen, lakuen, ibaien eta erreken urez
estalita dago, lurrazpiko ur korronteez gain. Soilik ur guzti horren
zati txiki bat geza da. Errekurtso hau ezinbestekoa da bizitzarako:
animalia guzti guztiak horren menpe daude bizirauteko. Gizakiok ere
nahitaezkoa dugu, baina askotan alferrik galtzen dugu eta kutsatu egiten
dugu ura. Horregatik, diru eta energia asko gastatu beharra daukagu
araztegietan, zikintzen dugun ur guztia garbitzeko.
Ura,
etengabe alferrik galtzen den errekurtso garrantzitsua da; eta Afrika,
adibidez, ez dute ur-hornidura egokia eta eskurakorra, oso herrialde
pobrea delako. Beraz, etorkizunean uraren urritasun honek jarraituz
gero, hainbat gatazka armaturen sortzaile izan daiteke.
Zer egin dezakegu honen aurrean?
Arazoak
hain handiak direnez, badirudi soluziorik ez dutela; baina honen
kontrola denon esku dago. Denok lagun dezakegu ingurumenaren babesean
eta kutsadurari aurre egiten. Hastea besterik ez da. Udaren
etorrerarekin, oporrak ere badatoz eta beroa dela eta urarekin
kontaktuan egoten gara. Irteera bat antolatzen baduzu edo paseatzera
bazoaz, zaborrak leku horietan botatzea ekidin ezazu; batu zabor hori
poltsa batean, eta ondoren, eraman dagokion edukiontzira. Era berean,
uretan olio, aparra edo antzeko zerbait ikusten baduzu, ohartarazi
itzazu zure gurasoak edota hurbil duzun pertsona helduren bat. Zaborrek
eta animalien gorozkien ere ura kutsa dezakete.
Umeekin
batera aurrera eramateko ekintza aproposa landan zaborren bilketa
egitea izan daiteke, edota erreketako uraren eta hondartzako arearen
egoera (garbi dagoen edo ez) behatzea. Honez gain, zure familiak
freskagarrien latak, gazigarri poltsak eta hondartzan erabiltzen ohi
diren gainontzeko ontzi eta bildukinak poltsa batean batzen baditu, ziur
aski adibide ona emango diezue hondartzan dauden gainontzeko pertsonei.
Eta gogora ezazu ekintza indibidual bakoitzak ezberdintasuna markatzen
duela!
No hay comentarios:
Publicar un comentario