DESBERDINTASUNAK


Botilako ura ala iturrikoa?

Ura edatea osasungarria da, baina hainbeste ur motaren artean
nola egin hautaketa? Zein da osasuntsuagoa, botilako ura ala
iturrikoa? Eta botilako ura edan nahi izanez gero zein aukeratu
behar da, merkeena ala garestiena? 

Hainbat faktorek eragiten dute gaur egungo gure gizartean ur mota hautatzerako garaian, hala nola, prezioak, gaixotasunak, erosotasuna... Baina askotan, ezjakintasunetik abiatzen gara bata edo bestea hautatzerako garaian, hona hemen lagungarria izango zaizkizun hainbat datu.

Konposizio kimikoa, zein hobea? 
Bai iturriko urak eta bai botilako urak, naiz eta biak ur potablak izan, ezberdintasunak dituzte konposizio kimikoari beatuz gero. Horrek ez du esan nahi bata edo bestea denik hobea, baina konposizioak badu zerikusirik uraren zaporearekin, kolorearekin...





Iturriko ura (Arriaran)
Botilako ura (Font Vella)
Magnesioa
3,00 mg/l
8,6 mg/l
Kloruroa
10,78 mg/l
13 mg/l
Kaltzioa
59,16 mg/l
35,5 mg/l
Sodioa
4,59 mg/l
11,9 mg/l
Sulfatoa
10,04 mg/l
15,8 mg/l
Conductividad
296 us/cm
280 us/cm


Iturriko ura, merkea eta kalitatekoa

Botilako uraren eta iturrikoaren artean bi diferentzia nagusi daude; lehena konposizio kimikoa eta bigarrena prezioa. Izan ere, botilako ura iturriko ura baino 400 aldiz garestiagoa da.
Botilako urak baldintza horiek betetzeko, gehienetan tratamendu bat baino gehiago pasatzen du. Lehenik, ezpurutasun handienak kentzeko iragazi egiten da. Ondoren, urak amoniako, burdin edo manganeso gehiegi badu, gehigarri batzuei esker hauspeatu edo oxidazioari esker maila egokira jaistea lortzen da.
Badira iturriko uraren alde aipatu behar diren puntu batzuk. Iturriko urak edangarri izateko hainbat baldintza bete behar ditu. Europan, herrialde bakoitzak iturriko ura edangarria dela bermatzeko legeak ditu eta ur horrek hainbat kontrol pasatzen ditu.
Azkenik, bakteria, birus eta germenik egon ez dadin, derrigorrezkoa da ura desinfektatzea. Horretarako, ozonoa, izpi ultramoreak edo kontsumitzailearentzat hain identifikagarria den kloroa erabiltzen dira. Lehen bi metodoak garestiagoak direnez, gutxien erabiltzen direnak dira, ez dutelako iraupen luzeko efekturik. Kloroak, berriz, urari iturriraino heldu arte eragiten dio. Herri batzuetako urak kloro usain eta zapore handiegia izan dezake, baina derrigorrez gehitu behar den produktua da.
Horren guztiaren helburua etxebizitzetara edateko ura bideratzea da. Baina edangarri izanagatik ere zapore txarrarengatik edo beste arrazoi batengatik botilako ura edatea nahiago duen horietakoa bazara, botilako uren artean zein alde dagoen jakin behar duzu.







Botilako uraren hastapenak

Prezio desberdinetakoak, diseinu politekoak, ur mineralak eta iturburuko urak..., aukera zabala da, eta mundu horretan ez galtzeko urak sailkatzen jakin behar da. 
Botilako uren artean, bi ur mota nagusi bereizten dira. Alde batetik, iturburuko urak eta, bestetik, ur mineralak. Batzuek zein besteek ez dute batere mikroorganismorik. Bi ur mota horien arteko diferentzia konposizio kimikoan datza. Lehenengoak, ez du aparteko berezitasunik eta ur mineralak, berriz, ezaugarri terapeutikoak ematen dizkieten mineralak ditu. Ur mineralen, mineraletan nahiko pobreak eta oso aberatsak bereizten dira. Akuiferora iristeko bidean zeharkatzen dituen geruza geologikoen arabera aberasten da ura mineraletan.


Dena dela, jakin prezioak ez duela uraren kalitatearekin zerikusirik. Izan ere, prezioa ura ateratzeko, botilan ezartzeko eta garraiatzeko gastuen arabera igotzen da.

Ingurugiroaren txikizioa botilako ura edatean

Hau da  arrazoi garrantzitsuenetako bat botilako ura ez kontsumitzeko, hau da, ingurugiroan sortzen duen katastrofeagatik, plastikozko milaka tonelada sortzen dira eta hauek fabrikatzeko petroleo kopuru handiak erabiltzen dira.
  -Julio Barearen arabera, Greenpeaceko parte hartzailea, katastrofe izugarria da.
  -Botiletan enbasatzeko ura transportatua izan behar da produzitutako lekutik saldu behar den lekura, iturriko urak sortzen duen 600 aldiz CO2 gehiago, BBC-k  aurkeztu zuen informe baten arabera.
  -Phil Woolas, Ingurugoroaren ministro ingelesak baieztatu zuen, botilako uraren prezioak moralki baiztatutako limitea pasatzen duela esan zuen.

Kasu berezietarako aholkuak

Haurrentzako biberoia prestatzeko ur-minerala erabiltzea aholkatzen dute aditu batzuek bakterio eta germenik ez izateko berme handiagoa eskaintzen duelako eta, bestetik kloro-dosia ongi zaintzen bada ere, segurtasun handiagoa ematen duelako. Mineralak beharrezkoak dira, eta gorputzak egunero eliminatzen dituenez, elikadura egokiari esker egunero berritu behar dira. Mineral ezagunenak kaltzioa, fosforoa, sodioa, magnesioa, burdina,... dira. Esan bezala, elikadura orekatua nahikoa da mineralen eskasiarik ez izateko, baina kasu batzuetan, haurdun dauden emakumeen kasuan esaterako, ekarpena ur minerala edanez osa daiteke.Bestalde, sodioaren kasu berezia aipatzea ere komeni da. Izan ere, sodioa giza gorputzeko likidoen elementu garrantzitsuena izanagatik ere, gehiegi izateak presio arteriala igotzea dakar. Ondorioz, bihotzeko arazoak dituztenek, sodiorik gabeko ura edatea gomendatzen da. Horregatik, botilako ura edaten dute, kasu honetan sodio maila baxuagoa duten botiletatik.
Azkenik, giltzurrunetako kolikoa deritzon gaixotasuna dutenei, medikuak botilako ura edatea gomendatzen die. Giltzurrunetako kolikoa gerriaren albo batean nahiz bestean, azaltzen den oso min gogorra da. Gernua kanporatzeko oztopo baten ondorioz presioak gora egiten du, eta gernubideak puztu edo handitu egiten dira. Pixari aurrera egiten uzten ez dion oztopoa kalkulu bat izan ohi da, giltzurrunetik irteten den hodiaren barruan sartu eta hor trabatuta geratzen den harri moduko kozkorra. Horregatik, botilako urak kloro eta mineral gutxiago dituenez gomendatzen dute kasu hauetan.


Konklusioa
Beraz, zein da bi ur motak aztertu eta gero atera daitekeen ondorioa? Zein da hobea, botilako ura ala iturrikoa?
Botilako ura edatean multinazional handiak aberasten ari gara, beraz, botilako ura ez denez ez osasuntsuagoa ez iturrikoa baina gutxiago, akzio inmoral ez beharrezkoa da. Izan ere, deskonposatzeko milioika urte behar dituzten plastikoak sortzen dira eta itsasoa zabortegi bihurtzen dute. Beraz, goazen bada, publizitate eta marketing handiei uko egitea, bene-benetan interesatzen zaiguna defendatuz, ur publicoa eta kalitatezkoa edatea.




No hay comentarios:

Publicar un comentario